Koronabirusa

26 positibo berri atzeman dituzte Tolosaldean

Ataria 2021eko apirilaren 21a

Tolosan 7, Amasa-Villabonan 6, Alegian 5, Ibarran 3 eta Amezketan, Asteasun, Baliarrainen, Bidania-Goiatzen eta Larraulen positibo bana izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 12.709 test egin zituzten atzo, eta 1.002 (%7,9) positibo atzeman zituzten. Horietatik, 420 Gipuzkoan izan ziren, eta 26, Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (861) eta Tolosan (788) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei begira, berriz, Alegiakoa (878), Ibarrakoa (663), Tolosakoa (754) eta Villabonakoa (832) kolore gorrian daude. Baita Tolosaldeko ESIa (701) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 117 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 553 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 158 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, apirilaren 12tik 18ra bitarte, COVIDaren ondorioz 32 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!