Koronabirusa

32 positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko apirilaren 20a

Tolosan 12, Anoetan eta Ibarran launa, Elduainen, Iruran eta Amasa-Villabonan bina eta Alegian, Berastegin, Bidania-Goiatzen, Hernialden, Larraulen eta Lizartzan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 12.301 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 779 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 375 positibo izan ziren, tartean, 32 Tolosaldean. 

Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (789), Ibarrakoa (726), Tolosakoa (778) eta Villabonakoa (832) kolore gorrian daude, baita Tolosaldeko ESIa (698) ere. 5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan,  Amasa-Villabonak (777) eta Tolosak (814) kolore gorrian jarraitzen dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 115 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 524 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 154 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!