BABESTUTAKO EDUKIA

«Lanean hasteko modurik egokiena da Lanbide Heziketa»

Ataria 2021eko apirilaren 20a

Erdi mailako kimikagintzako heziketa zikloko lehenengo maila egiten ari da Unai Hernandez Jauregi, Don Bosco LHII Paper Eskola ikastetxean

Zergatik erabaki zenuen Lanbide Heziketa egitea?

Lanbide heziketako ikasketak egitea aukeratu nuen lan munduarekin duen hurbiltasunagatik, ikasketak era praktikoagoan egiten direlako lan munduan oinarrituz.

Zer moduz ikasten ari zaren zikloan? Zaila egiten ari al zaizu?

Nire kasuan, lehenengo urtean nagoela kontuan izanda, erabat harrituta utzi nau ikasteko erabiltzen den metodoak, ETHAZIk. Niretzako berria da eta momentuz aurreko ebaluaketetan ateratako emaitzekin ondo noala esango nuke.

Zer esango zenuke Lanbide Heziketari buruz?

Lanean hasteko formarik egokiena dela uste dut. Ikasketak lan mundura egokituta daude eta eskola eta enpresaren arteko hartu-emana etengabea da.

Gustura al zaude egindako aukerarekin eta lortu duzunarekin?

Momentuz gustura nagoela esango nuke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!