Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.254 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 633 (%8,7) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 25 positibo atzeman zituzten, Tolosan 11, Anoetan 4, Amasa-Villabonan 3, Iruran 2 eta Abaltzisketan, Amezketan, Baliarrainen, Elduainen eta Ibarran bana.
Larunbatean, 8.311 test egin zituzten eta 775 (%9,3) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 22 positibo izan ziren, Tolosan 7, Amasa-Villabonan 4, Alegian eta Anoetan hiruna eta Adunan, Albizturren, Altzon, Elduainen eta Ibarran bana.
Ostiralean, 10.401 test egin zituzten, eta 835 (%8,0) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 20 positibo atzeman zituzten: Tolosan 9, Albizturren eta Anoetan bina eta Alegian, Altzon, Berrobin, Elduainen, Ibarran, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bana.
Osasun eremuei begira, Alegiakoa (833), Ibarrakoa (637), Tolosakoa (749) eta Villabonakoa (770) gorrian daude. Baita Tolosaldeko ESIa (665) ere.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 60 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 147 pertsona ZIUn daude.