Iritsi da Saharara Tolosaldeko elkartasuna

Ataria 2021eko apirilaren 19a

Tolosaldea Sahararekin elkarteak laguntza eskatu zuen Argelian janaria eta bestelako produktuak erosi eta saharar familien artean banatzeko. 45 egun iraun ditu kanpainak eta 4.469 euro bildu dituzte.

Elkarteak aurten ezin izan du ohiko bilketa egin eta elkartasun keinua beste modu batera egin du; herritarrek diru ekarpen zuzena egin ahal izan dute. 45 egunez luzatu dute kanpaina eta 4.469 euro bildu dituztela esan du Tolosaldea Sahararekin-ek eta eskerrak eman ditu. Esan du era berean, Saharako Ilargi Gorri Erdiak jaso duela jada dirua eta beraiek bideratuko dutela laguntza saharar errefuxiatu kanpamentuetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!