Ostarteak nagusituko dira

Ataria 2021eko apirilaren 20a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu, baina orokorrean ostarteak izango dira nagusi.

Arratsaldean hodei-geruza trinkotu egingo da eta ez da baztertzen barnealdetik euri pixka bat sartzea. Hala ere, ezer gutxi izango da eta gehienean ateri eutsiko dio. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 15-16 graduan joaz goia.

Giro nahiko lasaia izango dugu bihar. Goizean eguraldi polita izango da, orokorrean ostarte zabalak izango ditugularik. Arratsaldean aldiz, hodei-geruza trinkotu egingo da eta tantaren bat edo beste egingo du. Hala ere, gutxi izango da eta leku gehienetan ateri eutsiko dio. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du. Arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura igo eta 17-18 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!