Tolosaldeko 21 enpresa turistiko, Euskadi Turismo Bonuen kanpainan

Ataria 2021eko apirilaren 16a

Turismo eta ostalaritza establezimenduetan kontsumoa piztea dute helburu Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Turismo Bonuek. Sektoreko langile autonomo, mikroenpresa eta ETEak indartzen, haien jarduera dinamizatzen eta tokiko nahiz eskualdeko eremuan duten eragina sustatzen jarraitu nahi dute horrela.

Taberna, jatetxe, sagardotegi eta zerbitzu turistikoetarako bonuek 5 eta 10 euroko beherapena eskainiko dute, 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketetan. Ostatuen kasuan, 20 euroko beherapena egingo dute gutxienez 60 euroko erosketetan. Beherapenen gehieneko balioa 40 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko, eta establezimendu edo zerbitzu bakoitzeko bi bonu erabili ahal izango dira. 2021eko abenduaren 31 baino lehen kontsumitu beharko dira, eta nahikoa izango da establezimenduan edo zerbitzuan NANa aurkeztea, betiere erabiltzailea 18 urtetik gorakoa bada.

Hauek dira Tolosaldeko parte hartzaileak:

Interes turistikoko jarduerak:

  • Abaltzisketa. Zaldiketa zaldi ibilaldiak.
  • Baliarrain. Heu&Neu pack turistikoak.
  • Tolosa. Mira Bidaiak.
  • Tolosa. Overtrails Incoming Tour Operadorak.

Ostatuak:

  • Alkiza. Lete apartamenduak.
  • Asteasu. Otardi aterpetxea.
  • Asteasu. Saskarate nekazalturismoa.
  • Berrobi. Teileri landetxea.
  • Berrobi. Arkaitza nekazalturismoa.
  • Larraul. Agerre Berri landetxea.
  • Tolosa. Korteta Landetxea.

Ostalaritza:

  • Aduna. Zabala sagardotegia.
  • Orexa. Orexako ostatua.
  • Tolosa. Rafa Gorrotxategi, txokolatea eta pastelak.
  • Tolosa. Bide Bide jatetxea.
  • Tolosa. Ikatza taberna.
  • Tolosa. Xare taberna.
  • Tolosa. Saikin 3 taberna.
  • Villabona. Txapeldun taberna.
  • Villabona. Lainoa taberna.
  • Zizurkil. Atxulondo taberna.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!