Koronabirusa

30 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko apirilaren 16a

Tolosan 13 atzeman dituzte, 6 Amasa-Villabonan, 3 Anoetan, bina Abaltzisketan eta Ibarran, eta bana Alegian, Iruran, Bidania-Goiatzen eta Zizurkilen.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.067 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 916 (% 9,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 389 izan ziren positiboak, tartean, 30 Tolosaldean.

Osasun eremuei begiratuta, Alegiako (699,93), Ibarrakoa (573,91), Tolosakoa (802,15) eta Villabonako (707,62) kolore gorrian daude. Baita, Tolosaldeko ESIa (641,45) ere.

5.000 biztanletik gorako eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (676,02) eta Tolosan (819,59) kolore gorrian jarraitzen dute. 

5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan Aduna, Alegia, Anoeta, Berrobi, Bidania-Goiatz, Hernialde, Ibarra, Irura eta Zizurkil sartu ziren astelehenean eremu gorrian. Herriko azken hamabost eguneko intzidentzia tasa 400ekoa baino handiagoa izatea, osasun eremuko intzidentzia tasak langa hori gainditzea eta azken zazpi egunetan gutxienez 5 positibo izatea hartzen du kontuan Osasun sailak herri bat eremu gorrian sartzeko.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 67 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 132 pertsona ZIUn daude.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!