Maiatzaren Lehena 2021

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistaren deialdiak Maiatzak 1ari begira

Tolosako agerraldian Maiatzaren 1aren bueltan sozialismoaren aldarria berreskuratzeko beharraz hitz egin zuen Kontseilu Sozialistak.

EGITARAUA

Apirilak 18, igandea

17:30. Dinamikaren aurkezpena, Tolosako Berdura plazan.

Apirilak 22, osteguna

18:00. Erreformismoari kritika hitzaldia, Anoetako gaztetxean. Irakaspen historikoez eta iraultzaren gaurkotasunaz ariko dira.

Apirilak 29, osteguna

18:00. Mahai-ingurua Tolosako Zerkausian, lan gatazkez eta elkartasuna antolatzearen beharraz. Tolosako Langile Autodefentsa Sarea ezagutu eta zenbait langileren esperientziak entzuteko aukera izango da.

Apirilak 30, ostirala

18:00. Parisko komunak 150 urte hitzaldia, Zizurkilgo Aiztondoko Gazte Asanbladaren lokalean. Atzoko eta gaurko iraultzari buruzko saioa.

Maiatzak 1, larunbata. Langileen Nazioarteko Eguna.

20:00. Manifestazioa, Tolosako Trianguloa plazatik abiatuta, Sozialismoaren aldarria berreskuratu lelopean. 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!