Koronabirusa

32 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko apirilaren 15a

Tolosan 14, Amasa-Villabonan 6, Anoetan 3, Elduainen, Ibarran eta Iruran bina eta Abaltzisketan, Alegian eta Berastegin bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.808 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 940 (%8,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 397 izan ziren positiboak, tartean, 32 Tolosaldean.

Osasun eremuei begiratuta, Alegiako (640), Ibarrakoa (561), Tolosakoa (754) eta Villabonako (645) kolore gorrian daude. Baita, Tolosaldeko ESIa (609) ere.

5.000 biztanletik gorako eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (574) eta Tolosan (768) kolore gorrian jarraitzen dute. 

5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan Aduna, Alegia, Anoeta, Berrobi, Bidania-Goiatz, Hernialde, Ibarra, Irura eta Zizurkil sartu ziren astelehenean eremu gorrian. Herriko azken hamabost eguneko intzidentzia tasa 400ekoa baino handiagoa izatea, osasun eremuko intzidentzia tasak langa hori gainditzea eta azken zazpi egunetan gutxienez 5 positibo izatea hartzen du kontuan Osasun sailak herri bat eremu gorrian sartzeko. Bada, datorren asteleheneko zerrendaren zain, Adunan (1.449), Berrobin (1.305) eta Bidania-Goiatzen (1.428) launa positibo izan dituzte azken zazpi egunetan, eta Hernialden (1.967) bi, beraz eremu gorritik kanpo egongo lirateke une honetan. Aldiz, Alegiak (834) 10 positiborekin, Anoetak (935) 16 positiborekin, Ibarrak (603) eta Irurak (883) 12na positiborekin eta Zizurkilek (560) 14 positiborekin eremu gorrian jarraituko lukete. 

Gaurko datuak eskuan, eta beti ere, asteleheneko zerrendaren zain, Berastegi eremu gorrian sartuko litzateke, 7 positibo izan baititu azken zazpi egunetan, eta 665eko tasa duelako.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 73 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 442 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 128 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!