BABESTUTAKO EDUKIA

Tolosaldeko lan-eskaintzen erakusleihoa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2021eko apirilaren 18a

www.tolosaldeagaratzen.eus atarian eskualdeko lan-eskaintzak argitaratzen ditugu, baita sare sozialetako gure kanaletan ere.

Tolosaldea Garatzenen Eusko Jaurlaritzako Enplegu departamentuarentzat eta Lanbiderentzat lan egiten dugu, lan-eskaintzak kudeatuz, zentro kolaboratzaile, eta kolokazio eta birkolokazio agentzia modura.

Zer esan nahi du horrek? Bada, lan-eskaintza bat iristen den unean, Lanbideren webgunean argitaratu dezakegula, enpresak horrela nahi badu. Gainera, gure datu-base propioa ere badugunez, eskaintza bakoitzera egokitzen diren curriculumak bideratu ditzakegu.

Nola eman izena lan-eskaintza batean?

Lan-eskaintzaren batean interesa izanez gero, Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Sailarekin jar zaitezke harremanetan. Lanbideren webgunearen bidez ere eman dezakezu izena. Lehiberri eraikinean dagoen Enplegu Zentroan ere hitzordua eska dezakezu, batik bat, sailarekin aurrez inoiz harremanik izan ez baduzu.

Gogoan izan, edozein unetan utzi daitekeela curriculuma, gure datu-basean egon nahi izanez gero. Horrela, eskaintza bat iristen den unean, eta zure profilarekin bat badator, zuzenean abisatzeko aukera izan dezakegu.

Zer egin enpresa gisa lan-eskaintza bat argitaratzeko?

Edozein enpresa, erakunde edo norbanakok du lan-eskaintza bat argitaratzeko aukera. Horretarako, Enplegu sailarekin jarri behar da harremanetan. Doakoa da.

Horrez gain, lan-eskaintza argitaratzen duen enpresentzat selekzio prozesu ezberdinak egin ditzakegu (test psikoteknikoak, talde dinamikak, informatikako frogak…), baita izena eman duten hautagaien balorazioa ere.


Tolosaldea Garatzen | Enplegu Saila

Lehiberri Zentroa

Apattaerreketa Industrigunea, 1

lan@tolosaldea.eus 

943 654 501

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!