Txapela jantzi du Tolosak gomazko paletan

Ataria 2021eko apirilaren 15a

Tolosa CF-ko palistak.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, Tolosa 2 bikoteak, Arregi eta Erleagak, gomazko paletako txapela jantzi du gizonezkoen bigarren mailan, Pagazperi 11-25 irabaziz.

Gomazko paletan ere, Anoetako Su-Berri elkarteko bi bikote txapeldunorde geratu dira emakumezkoen maila nagusian. Lehen mailan Su-Berri 3ko Larrartek eta Erasunek 30-22 galdu zuten Hernani 1en aurka. Bigarren mailan, Su-Berriko Lasartek eta Aranburuk 30-12 galdu zuten Hernani 2ren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!