Koronabirusa

25 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko apirilaren 14a

Tolosan 11, Alegian eta Iruran hiruna, Anoetan eta Zizurkilen bina eta Alkizan, Bidania-Goiatzen, Elduainen eta Amasa-Villabonan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.274 test egin zituzten atzo, eta horietatik, 1.003 (%8,9) positibo izan ziren. Gipuzkoan, 456 positibo atzeman zituzten, tartean, 25 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (507) eta Tolosan (762) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez, Alegiako (595), Ibarrako (548), Tolosako (739) eta Villabonako (645) eremuak gorrian daude. Baita, Tolosaldeko ESIa ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 90 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 433 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 133 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, apirilaren 5etik 11ra bitarte, COVIDaren ondorioz 26 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!