Koronabirusa

28 positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko apirilaren 13a

Tolosan 13, Ibarran 4, Alegian, Berastegin, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bina eta Amezketan, Anoetan eta Asteasun positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.313 test egin zituzten atzo, eta horietatik, 726 (%7,8) izan ziren positiboak. Gipuzkoan 315 positibo izan ziren, tartean, 28 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan (507) eta Tolosan (742) kolore gorrian daude. Osasun eremuei begira, berriz, Alegiakoa (521), Ibarrakoa (561), Tolosakoa (715) eta Villabonakoa (645) kolore gorrian daude. Baita, Tolosaldeko ESIa (578) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 104 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 430 pertsona daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta eta COVIDa duten 127 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!