Koronabirusa

86 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko apirilaren 12a

Tolosan 31, Amasa-Villabonan 13, Anoetan 9, Iruran eta Zizurkilen 6na, Ibarran 4, Alegian eta Berastegin 3na, Adunan, Berrobin eta Hernialden 2na eta Albizturren, Altzon, Baliarrainen, Bidania-Goiatzen eta Lizartzan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.871 test egin zituzten atzo, eta horietatik, 596 (%8,1) positiboak izan ziren. Tolosaldearen kasuan, 24 positibo izan ziren atzo. Larunbatean, 9.442 test egin zituzten, eta horietatik 761 (%8,1) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 30 positibo atzeman zituzten. Ostiralean, berriz, 10.289 test eginda, 920 izan ziren positiboak (%8,9). Tolosaldean, 32 izan ziren positiboak.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona kolore gorrian dago 473ko tasarekin eta Tolosak gorrian jarraitzen du, 737ko tasarekin. Osasun eremuei begiratuta, Alegiako (521), Ibarrako (535), Tolosakoa (706) nahiz Villabonakoa (619) gorrian daude, baita Tolosaldeko ESIa ere (566).

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 64  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 125 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!