Bueltan izango dugu giro eguzkitsua

Ataria 2021eko apirilaren 13a

Nahiz eta, tarteka zeruan erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugun, hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari eta eguraldi ederra izango dugu.

Eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura igo egingo da, maximoak 15-17 graduan errendituz.

Giro ederra izango dugu bihar. Berriz ere, zeruan erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, non zeruari kolore zurixka emango dioten. Hala ere, ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giroa argia izango da. Haizeak eki/ipar-ekialdetik jotzen jarraituko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 16-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!