Altuna III.a, finalerdietara

Ataria 2021eko apirilaren 10a

Argazkia: FOKU

Amezketarrak eta Mariezkurrenak, 19-22 irabazi diete Jakari eta Martijari, Binakako Txapelketako kanporaketan; 13-18 galtzen joan dira irabazleak.

Binakako Txapelketak beste bikote bat gehiago dauka finalerdietan: Altuna III.a-Mariezkurrena. Kanporaketa irabazi diote Jaka-Martijari, gaur Labriten (19-22). Azken unean erabaki da partida urdinen alde, bolada ikaragarri ona kateatu ondoren. Izan ere, 13-18 galtzetik 19-22ra joan dira. Ordura arte, gorabehera handiko lehia izan da: urdinak hobeto hasi badira ere, gero txandakatuz joan dira markagailuko agintean, harik eta galtzaileek bost tantoko errenta lortu duten arte.

Txapelketako ligaxkako zenbakiak ikusita, Altuna eta Mariezkurrena ziren faboritoak, lau garaipen gehiago zituztelako aurkarien aldean. Bi bikoteen arteko bi partidetan ere, gaur urdinez aritu direnak izan ziren irabazle. Baina zenbaki horiek ez ziren deus gaurkoari begira. Kale edo bale zen Aspe enpresako bi bikoteen artean. Altuna eta Mariezkurrenarekin batera, ligaxkako lehen bi bikote sailkatuak daude finalaurrekoetan: Elezkano-Zabaleta eta Peña II.a-Albisu.

Bihar jokatuko dute bigarren eta azken kanporaketa bi bikote hauek: Olaizola II.a-Rezusta batetik, eta Ezkurdia-Ladis Galarza bestetik. Logroñon ariko dira, Adarraga pilotalekuan, 17:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!