BIDEOKLIPA

'Gona Gorria', AMAK taldearen lan berria

Ataria 2021eko apirilaren 10a

AMAK taldeak Gona Gorria diskoa aterako du laster eta izen bereko abestiaren bideoklip ofiziala zabaldu du, taldearen lehenengo single-a dena.

AMAK taldeko partaideetako bat Maixa Lizarribar altzotarra da. Gona Gorria bideoklipa Orexako Ostatuan eta Zaraten grabatu zuten eta bertan ateratzen den dantzarietako bat berriz, Oier Laborde billabonatarra da.

Gona Gorria abestiaren letra:

Udako ilunabarra
lausorik gabeko gaua
haizeak dantzaraziaz
soinean daukadan hura.

Udako ilunabarra
eta dantzarako grinaz
aske sentiarazten nauen
oihal zati arinaz.

Gona gorri, gorri-gorria
zazpi jostunek josia
gorri-gorri, gona gorria
sexu guztiek jantzia.

Inork iraindu gabe
jantzi nahi nuke
inor iraindu gabe
libre ask.

Aske!

Gona gorri, gorri-gorria
aurre iritzirik gabia
gorri-gorri, gona gorria
sexu guztiek jantzia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!