Koronabirusa

31 positibo berri

Ataria 2021eko apirilaren 9a

Tolosan 11 positibo atzeman dituzte, launa Villabonan eta Zizurkilen, bina Aduna, Berrobi, Bidania-Goiatz eta Ibarran, eta bana Alegia, Anoeta, Berastegi eta Iruran.

Atzo 10.709 test diagnostiko egin zituzten eta, haietatik, 792 positiboak izan ziren (%7,4), 334 Gipuzkoan. Tolosaldeari dagokionez, 31 positibo atzeman zituzten atzo. 5.000 biztanletik gorako herriei dagokienez, Tolosak gorrian jarraitzen du 695,88ko tasarekin, eta Amasa-Villabonak kolore horian 270,41eko tasarekin. Osasun eremuei lotuta, Tolosa, Ibarra, Alegia eta Villabonako ESIak gorrian daude.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 74 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 106 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!