Errezil sagarrari buruzko liburua kaleratu dute

Ataria 2021eko apirilaren 8a

Ibarbi errezil sagarra. Sagarraren erregina liburua argitaratu du Tolosako Xibarit argitaletxeak. Soroa bildumaren hurrengo liburua babarrunari buruzkoa izango da.

Xibarit Tolosako argitaletxearen eskutik ikusi du argia Ibarbi errezil sagarra. Sagarraren erregina izeneko liburuak. Alvaro Bermejo idazle donostiarraren testuekin eta Joseba Urretabizkaia argazkilari tolosarraren argazkiekin osatu dute liburua.

Soroa bildumaren barruan kokatzen da liburua. Urretabizkaiak azaldu moduan, "Euskal Herriko produktuen inguruan hitz egiteko sortutako bilduma". Hala, errezil sagarra bildumari ekiteko "oso egokia" izan zitekeela pentsatu zuten egileek. Errezilgo errezil sagarraren elkartearekin jarri ziren harremanetan ideiaren berri emateko, eta oso erantzun ona izan zutela argitu du: "Datu ugari eman dizkigute liburua osatzeko". Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Errezilgo Udalaren babesa izan du liburuak.

Urretabizkaiak aurkezpenean esan duenez, aurreko liburuen "esentzia" mantentzen du azkenak. Liburuaren 500 ale argitaratu dituzte. Xibarit argitaletxeko zuzendariak Soroa bildumaren hurrengo liburua zein izango den ere aurreratu du. Hain justu, babarrunari buruzkoa izango da bildumaren bigarren liburua.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!