Koronabirusa

28 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko apirilaren 8a

Tolosan 14, Adunan, Ibarran eta Amasa-Villabonan hiruna, Berrobin bi eta Alegian, Ikaztegietan eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.038 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 788 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 296 atzeman dituzte, tartean, 28 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako herrien kasuan, Amasa-Villabonak kolore horian jarraitzen du 202ko intzidentzia tasarekin, eta Tolosak gorrian, 664ko tasarekin. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (476), Ibarrakoa (443) eta Tolosakoa (624) kolore gorrian daude, eta Tolosaldeko ESIa (457) ere 400eko langatik gora dago.

Lurraldeei begira, Gipuzkoa ere kolore gorrira pasa da, azken hamabost eguneko intzidentzia metatua 412koa delarik. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 65 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 366 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 103 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, martxoaren 29tik apirilaren 4ra bitarte, COVIDaren ondorioz, 26 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!