Koronabirusa

31 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko apirilaren 7a

Tolosan 12, Ibarran 7, Hernialden 4, Alegian eta Asteasun bina eta Bidania-Goiatzen, Lizartzan, Amasa-Villabona eta Zizurkilen bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.247 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 731 (%7,9) positiboak izan ziren. Tartean, Tolosaldean 31 atzeman zituzten.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan 185eko intzidentzia tasa dute, eta Tolosan 618koa. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (476) eta Tolosakoa (576) kolore gorrian daude, eta Ibarrakoa (382) eta Villabonakoa (363) laranjan. Tolosaldeko ESIa (437) kolore gorrian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 66 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 369 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 100 pertsona ZIUn daude 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!