Koronabirusa

104 positibo izan dira eskualdean azken sei egunetan

Ataria 2021eko apirilaren 6a

Tolosan 62, Ibarran eta Iruran zazpina, Amasa- Villabonan sei, Anoetan eta Zizurkilen launa, Bidania-Goiatzen hiru, Berrobin eta Lizartzan bina eta Adunan, Amezketan, Asteasun, Larraulen eta Leaburu-txaraman positibo bana atzeman dituzte asteazkenetik astelehenera. Tolosa 592ko tasarekin eremu gorrian dago.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.063 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 529 (%8,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 213 atzeman zituzten, tartean, 10 Tolosaldean.

Igandean, 6.514 test egin zituzten, eta 564 (%8,7) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 23 izan ziren positibo eman zutenak. Larunbatean, 6.508 test egin zituzten, eta horietatik 491 (%7,5) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 21 positibo atzeman zituzten. Ostiralean, 5.411 test eginda, 524 (%9,7) positibo atzeman zituzten, Tolosaldean, 18. Ostegunean, apirilaren 1ean, 6.223 test egin zituzten eta 567 (%9,1) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 5 atzeman zituzten. asteazkenean, martxoaren 31n, 8.771 test eginda, 643 (%7,3) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 27.

5.000 biztanletik gorako eskualdeko herrien kasuan, Tolosak 400eko langa pasa du, eta 592ko tasarekin eremu gorira pasa da. Amasa-Villabonak, berriz, 169ko tasarekin kolore horian jarraitzen du.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 105 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!