Tolosaldeko Ernaiko gazteak Bianditzen

Ataria 2021eko apirilaren 6a

Tolosaldeko Ernaiko kideak Bianditzera igo ziren ziren asteburuan Ez gaude inoren zain! lelopean eta independentzia eskatzeko.

Koronabirusaren ondorioz Euskal Herri osoko gazteak elkartzerik izan ez badute ere, lau mendi martxa antolatu ditu aurten Ernaik Aberri Egunaren bezperarako, eta Tolosaldeko gazteen kasuan Bianditzera igo ziren. Martxak egin ondotik Ernaik ohar baten bidez jakinarazi duenez, antolakundeko kideak ez daude «inoren zain» independentzia eskuratzeko: «Gure herriaren independentzia aldarrikatzen dugu gazteok, nahi dugulako, behar dugulako eta egingo dugulako». Azaldu dute ez dela «E egunik» egongo, eta bideari eman diote garrantzia: «Prozesu gisa ulertzen dugu, egunerokotasunean eta esparru anitzetatik eraiki behar duguna. Burujabetzak azaleratu, borrokatu eta lortuz egingo dugu herri burujabera bidea».

Era berean, Ernaik azaldu du sozialismoa eta feminismoa «gauzagarri» egingo dituen independentzia nahi dutela: «Zapalkuntzarik gabeko gizartea ahalbidetuko duen euskal errepublika dugu helburu, eta hau soilik borrokaz irabaziko dugu». Gazteak «pieza garrantzitsua» dira prozesu independentistan, gazte antolakundearen ustez: «Eta, gaur-gaurkoz, jada herria egiten ari gara. Testuinguruak eskatzen duen ardura gugan hartu dugu, gure indarra eraldaketa sozialaren eta burujabetzaren aldeko aktibo bilakatuz. Martxan gaude, bagabiltza, eta inori itxaron gabe, gu geu gara bide honetan aktibo».

Horretarako, «borrokarako» deia egin diete gazteei: «Garairik nahasienetan ere, geure militantzia politikoan berresten garelako, borrokak egiten gaituelako aske eta aske izateko borrokatzen garelako».

Martxak egin ondotik Ernaik ohar baten bidez jakinarazi duenez, antolakundeko kideak ez daude «inoren zain» independentzia eskuratzeko: «Gure herriaren independentzia aldarrikatzen dugu gazteok, nahi dugulako, behar dugulako eta egingo dugulako». Azaldu dute ez dela «E egunik» egongo, eta bideari eman diote garrantzia: «Prozesu gisa ulertzen dugu, egunerokotasunean eta esparru anitzetatik eraiki behar duguna. Burujabetzak azaleratu, borrokatu eta lortuz egingo dugu herri burujabera bidea».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!