TOLOSALDEKO ATARIA-k bat egin du Euskal Herria Batera herri ekinbidearekin: 12:30ean ikusgai eta entzungai izan dira Aberri Egunerako landu duten mezua eta plazetan eta etxean kantatzea proposatu dituen hiru abestiak: Gernikako arbola, Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak. Ekinbideak «ikus-entzunezko seinale bat» igorri du ordu horretan irratietan, tokiko telebistetan eta sarean, besteak beste Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?