Gehigarria: edergintza

Marraztekoa

Ataria 2021eko martxoaren 31

Edergintzari lotutako gehigarria osatu du TOLOSALDEKO ATARIA-k, norbera eder sentitzen laguntzeko profesionalen zerrenda luzea baitago eskualdean. Edertasunak mila ertz ditu eta bakoitzak marraztu dezake berea. Janzten dugunetik, gure azalaren itxuratik edota egiten dugunetik harago doa edertasuna, baina guzti horrek lagundu dezake bakoitzak bilatzen duen edertasun horretara gerturatzen. Eta horretarako laguntza behar izanez gero, edergintzari lotutako zentro edo-ta dendetan aurkitu ahal da.

Urte luzeetako esperientzia eta jakituria duten profesionalen aholkuak esku eskura dituzte eskualdeko herritarrek. Tolosaldean, bertan, gertu eta eskura baitago beharrezkoa den guztia; puntako estetika tratamenduak dituzten profesionalak daude, gorpuzkera eta tamaina guztietarako aproposak diren jantzi eta osagarriak dituzten dendak edota neurrira zein ukitu berezia izango duten arropak egiten dituzten pertsonak daude, kirola egiteko material egokiena aukeratzeko saltokiak ere badaude... Aukera zabala dago oso urrutira joan beharrik gabe. Azken urtean bizi dugun egoerak gizarte osoa kolpatu du eta guztion elkartasuna behar da egoerari buelta ematen laguntzeko, pixkanaka bada ere.

Erosi eta kontsumitu eskualdean, eskualdeak bueltatuko dizu eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!