Koronabirusa

18 positibo berri azken orduetan

Ataria 2021eko martxoaren 31

Tolosan 7 positibo atzeman dituzte, 3 Anoetan, bina Alkiza, Berrobi eta Zizurkilen, eta bana Irura eta Villabonan.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.193 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 631  positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 210 positibo izan ziren, tartean, 18 Tolosaldekoak.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak 185,91eko tasa du, beraz, kolore horian dago, eta Tolosa, 365,98ko tasarekin, kolore laranjarekin dago. Osasun eremuei begira, Alegiakoa (461,65) kolore gorrian dago, Tolosakoa (312,21) laranjan, eta Ibarrakoa (216,81) eta Villabonakoa (256,75) horian. Tolosaldeko ESIa (287,75) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 39  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 84 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!