Sentsibilazio kanpaina, Tolosa eta Villabonan

Ataria 2021ko mar. 31a, 15:30

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko dinamizatzaile bat pasako da ostiralean, apirilak 2, Tolosa eta Villabonatik.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak COVID-19aren inguruko "biztanleriaren erantzukizuna bilatu nahian" sentsibilizazio kanpaina bat abiarazi du. Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu., eta helburua da "herritarrak eta ostalaritza sektorea sentsibilizatzea da COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu behar ditugun neurri higieniko- sanitarioak modu egokian betetzeko".

Horiek horrela dinamizatzaile bat pasako da ostiralean, apirilak 2, Tolosa eta Villabonako hainbat tabernatatik. Tolosan 18:00etatik 19:00etara egongo da eta ondoren, 20:00ak arte, Villabonan ariko da. "Kanpaina, 2020ko udan agente berek jorratutakoaren jarraipena da, eta berriro ere, herritarrak, ostalariak eta hauen bezeroak informatzea du xede, indarrean dagoen osasun araudiren arabera ostalaritzan establezimenduetan bete behar diren honako bost oinarrizko portaera-arauei garrantzia emanez: musukoaren erabileraren derrigortasuna, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik; eserita kontsumitzearen derrigortasuna; gehienera lauko taldeetan biltzea; eskuetako garbitasuna; eta 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia mantentzean", esan du elkarteak. Era berean, sentsibilizazio kanpainak irauten duen bitartean musukoak banatuko dituztela esan du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!