Gehigarria: edergintza

Kalitatezkoa eta erosoa

Tolosaldeko Ataria 2021ko api. 5a, 09:59

Gizonezkoen zein emakumezkoen arropa, haurrena zein helduena aurki daiteke Rondilla kalean dagoen Garazi dendan. Gizonezkoen kasuan, gainera, neurri handiko arropa erosteko aukera ere badago, 4XL arte. Haurren arroparen kasuan, berriz, 12 urtetik 16 urtera bitarteko arropa saltzen dute. Goitik behera jantzita atera zaitezke Garazi dendatik. 

Arropaz gain, hainbat osagarri erosteko aukera ere eskaintzen dute. Besteak beste, gerrikoak, galtzerdiak, poltsa txiki eta gerriko poltsak, fularrak, bainujantziak, txankletak, toallak edota boxerrak.  

Estilo modernorantz doazen arropak dira saltzen dituztenak, baina, esaterako, gizon helduentzat klasikoagoak direnak ere topa daitezke. Kalitatea eta erosotasuna ziurtatzen dituzte bezeroari nahi duena eskaintzerako orduan. Beste marken artean, Hïka Basque Brand marka euskalduna sartu dute dendan, emakume zein gizonentzat, eta arrakasta izaten ari da.

1976. urtean zabaldu zuten Garazi denda. Eta urte horiek emandako esperientziarekin jarraitzen dute aurrera. Arreta pertsonalizatua, lagungarria eta atsegina eskaintzen dute. Jendeak erosteko laguntza behar duenean, hor egotea gustatzen zaie, lehenik eta behin, bezeroa eroso sentitu araziz, eta ondoren, lagundu eta aholkuak emanez. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!