Gehigarria: edergintza

Norbere buruaren zaintza

Tolosaldeko Ataria 2021ko api. 2a, 19:59

Norbere burua, gorputza eta azala zaintzeko zerbitzu integrala eskaintzen du Onditz estetika zentroak. Aurpegiko nahiz gorputzeko tratamenduak egiten ditu. Garbitasuna eta hidratazioa lantzen ditu batetik aurpegiari dagokionean, eta gorputzeko kasuan, masaje lasaigarriak eta tratamendu antizelulitikoak eskaintzen ditu. 

Aurpegikoen kasuan, kosmetika konbentzionaletik harago, krema birsortzaileen linea batekin egiten du lan, Dermia Solutionekin, zehazki. Denborarekin zelulek beren funtzioa galtzen dute gutxika, eta linea horrek zelula horiek aktibatu egiten ditu. Gainazaletik barrurako lana egiten du beraz, baina baita barrutik kanporakoa ere. Hidratazio falta, azalaren ahultasuna edota zimurrei aurre egiteko punta-puntako produktuak dira. Garbitzeko xaboia, esfoliatzailea, seruma, begi ingururako krema edota aurpegirako krema eros daitezke, azal lehor nahiz mistoarentzat. Ingurumenari ere begiratzen dio marka alemanak: lehen erosketan ontzia erosita, berriro behar denetan produktua berriz kargatzeko aukera ematen du ontzia erosi gabe. Etxeko tratamenduaz gain, kabinako tratamendua ere eskaintzen da Onditz zentroan. 

Horrez gain, argizari eta laser bidezko depilazioa egiten du. Solarium zerbitzua ere eskaintzen du. Egun arrunt zein ezkontzetarako makillajeak egiten ditu eta baita manikura eta pedikurak ere. Bezeroarentzat hoberena bilatzen saiatzen da Onditz. Bakoitzak lortu nahi duen hori lortzen ahalegintzen da, bide horretan bezeroa entzun, gomendioak eman eta zainduz.  

  • Helbidea: Nafarroa etorbidea, 1, behea (Tolosa)     
  • Telefono zenbakia: 943 96 89 93        
  • Webgunea: onditz.eus 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!