Koronabirusa

14 positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko martxoaren 30a

Tolosan 6, Baliarrainen 3, Lizartzan eta Zizurkilen bina eta Abaltzisketan positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.918 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 501 (%5,6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 172 positibo izan ziren, tartean, 14 Tolosaldekoak.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak 185eko tasa du, beraz, kolore horian dago, eta Tolosa, 340ko tasarekin, kolore laranjarekin dago. Osasun eremuei begira, Alegiakoa (461) kolore gorrian dago, Tolosakoa (312) laranjan, eta Ibarrakoa (216) eta Villabonakoa (256) horian. Tolosaldeko ESIa (287) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 66 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 80 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!