Koronabirusa

48 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko martxoaren 29a

Tolosan 23, Anoetan 5, Iruran 4, Amezketan, Baliarrainen eta Leaburu-Txaraman 3na, Asteasun eta Ibarran 2na, eta Adunan, Altzon eta Amasa-Villabonan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 5.632 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 362 (%6,4) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 12 (Tolosan 4, Iruran eta Leaburu-Txaraman bina eta Altzon, Asteasun, Ibarran eta Amasa-Villabonan bana) izan ziren positiboak.

Larunbatean, 8.042 test egin zituzten, eta 467 (%5,8) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 17 (Tolosan 9, Anoetan 4 eta Amezketan eta Baliarrainen bina) positibo atzeman zituzten. Eta, ostiralean, 10.254 test eginda, 592 (%5,8) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 19 (Tolosan 10, Iruran 2 eta Adunan, Amezketan, Anoetan, Asteasun, Baliarrainen, Ibarran eta Leaburu-Txaraman bana) izan ziren positiboak.

Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa dago 400dik gora, 491ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 85 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!