Koronabirusa

12 positibo atzeman dituzte azken egunean

Ataria 2021eko martxoaren 26a

Tolosan bost, Abaltzisketan hiru eta Baliarrainen, Berrobin, Ibarran eta Lizartzan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.040 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik, 604 (%6,0) positiboak izan ziren. Gipuzkoa, 199 atzeman zituzten, tartean, 12 Tolosaldean. 5.000 biztanletik gorako eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan 185ekoa da azken hamabost eguneko intzidentzia tasa, eta Tolosan 237koa, beraz, kolore horian daude biak.

Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (595) kolore gorrian dago, eta Ibarrakoa (267), Tolosakoa (216) eta Villabonakoa (206) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa (254) ere kolore horian dago. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 37 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 87 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!