Tolosaldeak bat egin du Realarekin

Eneritz Maiz Etxarri 2021ko mar. 25a, 07:59

Eskualdeko udal guztiak batu dira Realak martxan jarri duen ‘Gurekin’ kanpainara; autobusak gaur hartu ditu azken banderak gurean.

Realeko autobusa herenegun hasi zen eskualdeko herrietan banderak jaso eta uzten. Atzo, Ikaztegietatik sartu, eta Tolosa, Ibarra, Leaburu-Txarama, Belauntza, Berrobi, Elduain, Berastegi, Irura, Anoeta eta Hernialde zeharkatu zituen. Gaur, berriz, Alkiza, Larraul, Asteasu, Zizurkil, Aduna eta Amasa-Villabonan egon da autobusa.

Harrera beroa egin diete herrietan autobusari, eta baita Realeko ordezkariei ere. Besteak beste, presidente ordea den Joseba Ibarburu eta jokalari ohia den Mitxel Loinaz egon ziren atzo herritarrekin. Loinazek hainbat sinadura ere utzi zituen eskualdean. Herri guztietan animoak jaso dituzte apirilaren 3an Athleticen aurka jokatuko duten Espainiako Kopako partidarako.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!