Koronabirusa

17 positibo berri izan dira azken egunean

Ataria 2021ko mar. 24a, 12:31

Tolosan zazpi, Asteasun hiru, Alegian eta Zizurkilen bina, Amezketan, Anoetan eta Lizartzan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 11.810 test egin zituzten atzo, eta horietatik 510 (%4,3) izan ziren positiboak. Gipuzkoan 150 atzeman zituzten, tartean, 17 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosan 231koa da azken hamabost eguneko intzidentzia tasa, eta Villabonan 169koa. Osasun eremuei begira, Alegiakoa (551) kolore gorrian dago, eta Ibarrakoa (267), Tolosakoa (220) eta Villabonakoa (219) horian daude. Tolosaldeko ESIa (247) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 243 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 81 pertsona ZIUn daude. Bestalde, martxoaren 15etik 21ra bitarte, COVIDaren ondorioz,  18 pertsona hil zirela adierazi du Osasun sailak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!