Jokoan zeuden hiru txapelak lortu dituzte eskualdekoek

Ataria 2021eko martxoaren 23a

Miren Larrarte eta Miriam Arrillaga, txapelekin.

Gipuzkoako Txapelketako hainbat final jokatu dira eskuz binaka asteburuan, eta eskualdeko pilotariek jokatzen zituzten hiru finalak irabazi dituzte.

Suberri elkarteko Miren Larrartek eta Miriam Arrillagak nagusi mailako txapela jantzi dute, Abantzu elkarteko Agirre-Mendizabal bikoteari 22-9 irabaziz, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatutako finalean.

Nagusien hirugarren mailan, Tolosa 2 taldeko Otaño-Zinkunegi bikoteak 22-12 irabazi zuen Hernaniko 1 taldeko Salaberria-Ortiz de Urbina bikoaren aurka, Azkoitiko Gurea pilotalekuan.

Behar Zanako Eñaut Aranburuk eta Koldo Jauregik jubenilen 2. mailako txapela jantzi dute, Ataungo Auzoeta frontoian, 22-17 irabaziz Lazkaoko Lapke taldeko Ibarluzea eta Kerejeta bikoteari.

Behar Zanako Eñaut Aranburu eta Koldo Jauregi, txapelekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!