Koronabirusa

Sei positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko martxoaren 23a

Tolosan hiru eta Anoetan, Ibarran eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.630 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 435 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 114 positibo atzeman zituzten, tartean, 6 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako eskualdeko herrien kasuan, azken hamabost eguneko intzidentzia tasari begiratuta, Tolosan (273) eta Villabonan (202) kolore horian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (536) kolore gorrian dago, eta Ibarrakoa (293), Tolosaldekoa (268) eta Villabonakoa (200) horian daude. Tolosaldeko ESIa (257) ere kolore horian ageri da.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 81 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!