Udaleku irekietarako begirale izateko deialdia zabaldu dute

Ataria 2021eko martxoaren 24a

Apirilaren 26ra arte eman dezakete izena Aduna, Larraul eta Alkizako umeekin osatuko diren udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatuko ditu, ekainaren 21etik uztailaren 16ra. Udaleku horietan begirale lanak egiteko deialdia zabalik izango da martxoaren 22tik apirilaren 16ra.

Bete beharreko baldintzak zehaztu dituzte Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatetik: 18 urte beteta izatea;Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua izatea; Euskara ulertu eta ongi hitz egitea; Elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea; Currikuluma eta agiriak aurkeztea. Era berean, aisialdiko zuzendari edo begirale titulua izatea hartuko da kontuan, baita gaiarekin loturiko ikasketa edo prestakuntza ikastaroak eginda edukitzea, lan esperientzia edo EGA titulua izatea.

Martxoaren 22tik apirilaren 16ra bitartean eman beharko da izena eta begiraleen elkarrizketa apirilaren 30ean  egingo da, Adunan. Xehetasun gehiago, Aduna, Alkiza eta Larraulgo udaletako web orrialdeetan izango dute interesatuek.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!