Kutxa Bira Tolosaldeko hainbat herritan izango da apirilaren 23an eta 24an

Ataria 2021eko martxoaren 23a

Iparra Hegoak antolatu du egitasmoa, eta euskararen aldeko ekitaldi batzuk bertan behera geratzearen «galera emozionalak» konpentsatzea du helburu.

Barruan euskarari lotutako hainbat mezu izango dituen kutxa batek herriz herri ibilbide bat egitea. Horixe da Kutxa Bira ekinbidearen funtsa. Carmen de Patagonesen (Argentina) ekin zion aurreko astean ibilbideari, eta Euskal Herriko eta diasporako 70 bat herritatik igaroko da, maiatzaren 30ean Seguran amaitu arte.

Tolosaldean ere izango da Kutxa Bira. Apirilaren 23an Aduna eta Iruran izango da eta apirilaren 24an Ibarran. Ibilbidea guztia hemen ikusi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!