Gurekin kanpaina Tolosaldetik

Ataria 2021eko martxoaren 23a

Realaren gizonezkoen taldeak Espainiako Kopako finala jokatuko du apirilaren 3an Athleticen aurka. Publikoak joan ezin duenez, Gurekin kanpaina jarri dute martxan, Gipuzkoako udalerrien banderak eramateko.

Hiru egunetan pasako da Realaren autobusa Tolosaldetik. Gaur Bidania-Goiatz (11:45), Albiztur (12:15), Altzo (13:15), Amezketa (13:30), Abaltzisketa (13:40), Orendain (14:15), Alegia (14:20), Baliarrain (14:35), Lizartza (16:10) eta Orexan (16:20).

Bihar Ikaztegieta (13:25), Tolosa (13:45), Ibarra (14:00), Gaztelu (14:20), Leaburu (14:40), Belauntza (14:50), Berrobi (15:05), Elduain (15:20), Berastegi (15:40), Irura (16:10), Anoeta (16:20) eta Hernialden (16:30). Etzi, Alkiza (09:30), Larraul (09:50), Asteasu (10:05), Zizurkil (10:25), Aduna (10:40) eta Amasa-Villabonan (11:05) izango da autobusa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!