Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.158 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 329 (%5,3) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 4 positibo atzeman zituzten (Amasa-Villabonan 2 eta Iruran eta Tolosan bana).
Larunbatean, 6.119 test egin zituzten, eta 280 (%4,6) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 7 positibo izan ziren, Amasa-Villabona 4 eta Ibarran, Tolosan eta Zizurkilen bana.
Ostiralean, 5.342 test eginda, 326 (%4,6) izan ziren positiboak. Tolosaldean, 7 positibo atzeman zituzten, Amezketan 4, eta Baliarrainen, Iruran eta Tolosan bana. Eta, ostegunean, 8.594 test egin ostean, 466 (%4,5) positibo atzeman zituzten. Tolosaldean, 9 positibo izan ziren, Tolosan 5, eta Amezketan, Ibarran, Iruran eta Zizurkilen bana.
5.000 biztamletik gorako eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonan 202ko intzidentzia tasa dago, eta Tolosan 298koa, beraz, kolore horian daude biak. Osasun eremuei begira, Alegiakoa (595) dago kolore gorrian, Ibarrakoa (318) laranjan eta Tolosakoa (288) eta Villabonakoa (194) horian daude. Baita, Tolosaldeko ESIa ere, 269ko tasarekin.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 90 pertsona ZIUn daude.