Koronabirusa

13 positibo berri

Ataria 2021eko martxoaren 18a

Azken egunean zazpi positibo atzeman dituzte Tolosan, bi Zizurkilen eta bana Abaltzisketan, Berrobin, Ibarran eta Villabonan.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.907 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 410 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 133 izan ziren positiboak, tartean, eskualdeko 13.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosan 386,60koa da azken hamabost eguneko intzidentzia tasa, eta Villabonan 101,40koa, ondorioz kolore laranjan eta horian daude hurrenez hurren. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (699,93) kolore gorrian dago, Ibarrakoa (408,11) eta Tolosako (369,85) kolore laranjan eta Villabonakoa (144,03) horian. Tolosaldeko ESIa (302,74) kolore laranjara pasa da gaur.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 93 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!