Koronabirusa

Lau positibo izan dira Tolosaldean azken egunean

Ataria 2021eko martxoaren 17a

Tolosan bi eta Amasa-Villabonan eta Orendainen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.874 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 402 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 118 izan ziren positiboak, tartean, eskualdean lau.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosan 360koa da azken hamabost eguneko intzidentzia tasa, eta Villabonan 84koa. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (714) kolore gorrian dago, Ibarrakoa (433) eta Tolosako (345) kolore laranjan eta Villabonakoa (131) horian. Tolosaldeko ESIa (293) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 101 pertsona ZIUn daude. Bestalde, martxoaren 8etik 14ra bitarte, COVIDaren ondorioz, 29 pertsona hil zirela adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!