Koronabirusa

19 positibo izan dira azken egunean eskualdean

Ataria 2021eko martxoaren 16a

Ibarran 7, Amezketan 3, Alegian, Iruran, eta Tolosan bina eta Berrobin, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.259 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 394 (%4,3) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 116 positibo atzeman zituzten, tartean, 19 Tolosaldean.

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosan 355koa da azken hamabost eguneko intzidentzia tasa, beraz, kolore laranjan dago, eta Amasa-Villabona kolore horian dago, 84ko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (729) eta Ibarrakoa (510) kolore gorrian daude, Tolosakoa (341) laranjan eta Villabonakoa (150) horian. Tolosaldeko ESI kolore laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 34 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 98 pertsona ZIUn daude.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!