Marc Brustenga katalanak irabazi du XVII Aiztondo Klasikoa

Leyre Carrasco 2021eko martxoaren 14a

Miquel Valls, lasterketako protagonista nagusiaren garaipena eta erakustaldia eragotzi ditu Brustengak azken segundoetan.

Pandemiak ez du eragotzi XVII Aiztondo Klasikoa-Patxi Alkorta Memoriala, eta aurten lasterketaz gozatzeko aukera egon da. Miquel Valls (Telco’m-On Clima-Osès) lasterketako protagonista nagusia izan arren, azken segundotan nagusitu zaio Marc Brustenga (Caja Rural-RGA). Caja Rural taldekoek eraman dituzte hurrengo postuak ere, hain zuzen, hirugarren postua Pablo Garciak (Caja Rural-RGA) eskuratu du, eta laugarrena berriz, Alberto Serranok (Caja Rural-RGA).

Goizeko hamarretan eman diote hasiera 2021eko Espainiako Kopari. Asteasutik abiatuta, parte hartzaileek 146 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute: Larraitz (4,4 km-tik %4,6ra), Altzo (2,2 km-tik %7,1era), Alkiza (4,4 km-tik %5,7ra), Aduna (0,8 km-tik %8,1era) eta Zizurkil (1 km-tik %10,2ra). 25 talde izan dira aurtengo lasterketan parte hartu dutenak. Hain zuzen, guztira 175 txirrindulari izan dira ibilbide eta eguraldi gogor bati aurre egin behar izan diotenak. Tartean izan da Unai Iribar (Laboral Kutxa) ibartarra lasterketako hamaikagarren postua eraman duela.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!