Amaitu dituzte 'Ilargi erdia' egonkortzeko lanak

Ataria 2021eko martxoaren 12a

Tolosako Igeralde eta Bizkaia kaleen artean dagoen Ilargi erdia izeneko eskultura egonkortzeko lanak amaitu dituzte jada. Denboraren poderioz eskultura lurrerantz okertzen ari zela ikusita erabaki zuten egonkortzea.

Eskultura Anoetako Nicolas Castro Sastrerena da eta oso astuna dela esan du egileak. "Eskultura oso pisutsua zen, 38 tona, eta pixkana okertzen joan da. Horregatik egonkortu behar zen". Gogoratu du gaztea zela Tolosako Udalak antolatutako eskola tailer batean hartu zuela parte eta bertan jaso zutela ikasleek Bizkaia kalean jarri nahi zuten eskultura bat egiteko proposamena. Guztien artean berea aukeratu zuten eta marmolean egindako bozetoa betoian egin zuten, 1990. urtean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!