Koronabirusa

16 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko martxoaren 12a

Tolosan 8, Zizurkilen 3, Ibarran eta Lizartzan bina eta Amezketan positibo bat  izan da.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.291 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 380 (%5,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 138 atzeman zituzten, tartean, 16 Tolosaldean.

Ibarraren kasuan, bi positibo izan ziren atzo, eta 11 positibo atzeman dituzte azken zazpi egunetan, beraz, behera egin du. Azken hamabost eguneko intzidentzia tasari dagokionez, 766koa da. Tolosan, 8 positibo izan ziren atzo, eta azken zazpi egunetan 52 positibo izan dira. 407ra igo da bertan tasa.

Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (536) kolore gorrian dago, Ibarran (471) eta Tolosan (389) laranjan eta Villabonan (144) horian. Tolosaldeko ESIa kolore horian dago. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 380 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 95 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!