Unai Mendizabal batu da Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen zuzendaritza taldera

Ataria 2021eko martxoaren 12a

Atzo Amasa-Villabonan egindako ohiko Batzar Nagusian aurkeztu zen Zuzendaritza Batzorde berritua.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zuzendaritza batzordea berrantolatu eta kide berriz osatu du. Tartean da Zizurkilgo Unai Mendizabal.

Iazko Batzar Nagusian, eta hamaika urteren ostean pasa zion Saroi Jauregik lehendakaritzaren lekukoa Asier Azpirozi. Gidaritza taldea eramateko konpromisoa hartu zen orduan, eta zuzendaritza batzordea berrantolatu eta kide berriz osatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Lehendik osatuta zegoen taldean "identifikatutako hutsune batzuei erantzun asmoz" kide berriak batu dira zuzendaritzara, eta tartean da Zizurkilgo Unai Mendizabal, Aitor Urbieta, Ane Beloki, Ane Zuazubiskar, Maite Sukia eta Oihana Arangurenekin batera. Taldea lehendik ere batzordekide ziren Asier Azpirozek, Asier Iriondok eta Joxe Mari Altunak borobiltzen dute.

Aldiz, kide berriei lekua utzita atzoko batzarrean utzi zioten zuzendaritzakide izateari Alegiako Felix Irazustabarrenak eta Iker Iriartek, Villabonako Ander Goikoetxeak eta Abaltzisketako Adur Gorostidik, eta baita Saroi Jauregik eta Antton Fernandezek ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!