Koronabirusa

Sei positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko martxoaren 11

Asteasun hiru eta Amasa-Villabonan, Iruran eta Tolosan bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.571 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 369 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 106 izan ziren positiboak, tartean, Tolosaldean 6.

Ibarrari dagokionez, ez da positiborik izan azken egunean, eta 859ra jaitsi da azken hamabost eguneko intzidentzia tasa. Tolosan, azken egunetako gorakada eta gero, positibo bakarra izan zen atzo, eta 371koa da une honetan tasa.

Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (536) eta Ibarrakoa (510) kolore gorrian daude, Tolosako (355) laranjan eta Villabonakoa (144) horian. Tolosaldeko ESIa (281) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 228 pertsona daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta COVIDa duten 100 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!