Altzon bihar 18:00etatik aurrera eta Batzarremuñon, lodifobiari buruzko hitzaldia eskainiko du Mijo Lizarzaburuk eta larunbatean 16:00etan eskolako aterpean, dantza afrikarren tailerra eskainiko dute zuzeneko musikarekin.
Amasa-Villabonan bere aldetik, Emakumea eta pandemia solasaldia egingo dute martxoaren 19an, 19:00etan, erakusketa aretoan.
Anoetan hilaren 20an Zubi guztien gainetik, mugarik eta transnazionalik ez dosierraren inguruan ariko dira, 16:30ean, erabilera anitzeko gelan. Ibarran martxoaren 21eko Arrazakeriaren Aurkako Egunean mural bat margotuko dute.
Iruran martxoaren 23an Emakumeak=kontatzen ipuin kontaketa egongo da 17:30ean kulturunean, eta martxoaren 26an Ama-alu-lur antzezlana ikusi ahal izango da 18:00etan, kulturunean.
Larraulen martxoaren 20an egingo dute autodefentsa feminista tailerra. Eta Lizartzan egun berean Petit & Xuxu klown ikuskizuna eskainiko dute 18:00etan mediku aurreko belardian.
Zinegoak, Tolosan
Tolosan hilak 22, 23, 24, 25 eta 26an Zinegoak, Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiaren barruan, emakumeek zuzendutako sei film labur ikusteko aukera izango da, online. Ekimen horretara sarbidea lortzeko, berdintasuna@tolosa.eus helbidera mezua idatzi edo 943 670 383 telefono zenbakira deitu behar da.